Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Errekabarri Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-09
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiatzen:

Nire osaba Mikelek
Japonia ikusi
Jan nahi dituelako
hiru kilo sushi

Dorrea ikusteko
bisitatu Pisa
Eta beranduago
jan genuen pizza

Bruselasen ondoren
ez dut asko ikusi
Bakarrik ikusi dut
mutil bat biluzik

Kristo berreroslea
ikusi Brasilen
Teleaulkia ez erosteko
joan gara ibiltzen

Aste santu oporretan
ikusi Argentina
Eta Buenos Airesen
jan dut mandarina

Ni neguko oporretan
noa Afrikara
Lehoi bat ikusi dut
Leirerekin batera

Txina guretzako da
nahiko berezia
Zentroan daukalako
kriston harresia

Bisitatuko dugu
guztiok Araba
Gure lagun taldean
gasteiztarrak gara

Mundu osoan zehar
bidaiatzen dugu
Baina hegazkinean
beldurra daukagu

Italiara goaz
urte guztietan
Leku gustokoena
delako oporretan

Parisko janaria
oso gozo dago
Baina Euskal Herrian
askoz hobeago

Udan Salouen geunden
pistina onean
Baina hori bukatu zen
euria hastean

Gasteizko jaiak:

Gure herriko festetan
falta dira altxorrak
Baina bilatzen daude
pertsona jatorrak

Gure herriko jaietan
ez da falta ura
Oso garestia da
baldin bada uda

Tortila lehiaketa
beti da aparta
Bz ondo jateko
tortila patata

Azkenik gargantua
jarri dute plazan
Guk berriz jolasteko
lagun denekin han

Gure herriko jaietan
badago musika
Eta bere taldea
da oso polita

Bazkaltzeko orduan
daukagu saltxitxa
Eta gero afaltzeko
jaten dugu pizza

Bihar irabazteko
dago txapelketa
Eta dena egongo da
publikoz beteta

Festaren amaieran
iritsi da eskola
Lo gutxi egitea
ez zaigu axola