Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

agurra eskolari

  • Izenburua: agurra eskolari
  • Ikastetxea: Fabian Legorburu Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2026-06-18
  • Publikoa:

Gure azken eguna
Hemen elkarrekin
Ondo pasatu dugu
Ikaskideekin
Urteak eta urteak
Irakasleekin
Gogoratuko dugu
Maitasunarekin

Ikasi eta ikasi
Eskolan egiten
Eskerrak emateko
Bertsoak abesten
Primeran egon gara
Zuekin ikasten
Oroitzapen onekin
Eskola hau uzten

Nerea eta Txemi
Gure bihotzetan
Asko ikasi dugu
Zuen klaseetan
Lau urte pasa dira
Gustora benetan
Poz-pozik egon gara
Eskola honetan

Gure azken eguna
Gure lagunekin
Institutora goaz
Lagun berriekin
Egun berezia da
Gure bertsoekin
Gogoratuko gara
Askotan zuekin

Institutora goaz
Ondo pasatzera
Laster lagun berriak
Goaz egitera
Areta herri eskola
Bagoaz uztera
Primeran egon gara
Zuekin batera