Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Virgen de Oro Ikastetxea (Murgia, Zuia)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-10
  • Publikoa:

Murgiako jaiak:

Tiropitxoia dago
Murgiako jaietan
Eta barraka asko
badaude hor bertan

Guztiok bagaude prest
txupinazorako
Eta beti elkartzen
gara jende asko

Matxinsaltoa dago
Murgiako plazan
Eta ondo pasatzen
dugu guztiok han

Gu beti gaudela prest
autotxokerako
Dibertigarriena
izaten delako

Munduan zehar bidaiatzen:

Parisen ikusi dut
gauza bat itzela
Eta bere izena
da dorre Eiffela

New Yorken badago
gauza bat altua
eta gauza hori da
kriston estatua

Lagunekin banoa
bidaia egitera
Piramide zaharrak
goaz ikustera

Nik munduari buelta
eman diot jada
Baina leku onena
beti Murgia da