Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gure herria

  • Izenburua: gure herria
  • Ikastetxea: Etxaurren Ikastola (Arespalditza, Aiara)
  • Ikasgela: Berdeak
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2026-06-18
  • Publikoa:

Aiara ezagutuko dugu
gure herrietan jolasten
lagunekin gelditu ondoren
lasai goxokiak jaten

perretxikoak bilatzen gaude
menditik gora ibiltzen
herriz herri ibiliko gara
gure bertsoak abesten

aiaran herri asko badaude
ta oso politak dira
euskaraz hitz egiten da hemen
askotan goaz mendira

jendea oso jatorra da bai
athletikekoak gara
gola sartzen dutenean beti
guretzako polita da

hemen inguruan daude
paisaia oso politak
etxeak oso altuak dira
ere daude elkarteak

aiara polita da benetan
bere zuhaitz ta natura
bere zuhaitzak berdeak dira
ta garbi garbia ura