Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: San Martin HLHI (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-09
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiak:

Japonera joan eta
Tokyo ikusi
Jatetxe handi baten
jan genuen sushi

Italiara joan gara
jatera lasagna
Iruditu zitzaidan
janari bikaina

Parisen ikusi dut
dorre Eiffel itzela
Oso altua dela
jirafa bezela

Azkenik ikusi nahi
genuen Espainia
Kantabrian jateko
primerako arraina

Australiara goaz
gu denok aguro
Ikusi nahi ditugu
milaka kanguro

Hiri oso polita
da guretzat Pisa
Baina politagoa
jan genuen pizza

Mexikora joateko
ditugu gogoak
Han familiarekin
jateko natxoak

Azkenengo lekua
izan zen India
Eta ikusi genuen
elefante handia

Gasteizko jaiak:

Gasteizeko jaietan
daude erraldoiak
Eta haien alboan
ere buruhandiak

Erraldoaik ta gero
barrakei begira
Eta horien ostean
errusiar mendira

Gasteizen beti daude
kontzertu alaiak
Dibertigarriak dira
beti gure jaiak

Kontzertuak eta gero
gozoki dendara
Eta horren ondoren
denok parrandara