Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Gorbeia Ikastola (Zigoitia)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Haizeak bidali du
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-09
  • Publikoa:

Norbere herriko jaiak:

Ekainean bagaude
herriko festetan
Ta montatu nahi dugu
gure barraketan
Eta ez da faltatzen
sua poltsikoetan
Petardoak bota nahi
herriko lehioetan

Txosnak egoten dira
herriko parkean
Eta gu beti gaude
denok kontzertuetan
Kontzertuak bukatu
DJak gauean
Triste geratzen gara
dena bukatzean

Gure herriko jaietan
txahala ez da falta
Eta beti badago
benetan aparta
Eta ere kolore
gorria badauka
Txahal guztia jateko
egin dut botaka

Spider manen gaude
arnesa jarrita
Lagun guztiak beti
parketik korrika
Dantzan hasiko gara
txaranga ikusita
Kontzertuetan beti
musika polita

Munduan zehar bidaiatzen:

Parisen ikusi nahi
dugu dorre Eiffela
Oso altua eta
polita badela
Beraren tamaina da
benetan itzela
Hegazkina hartuta
itzuli garela

Egipto ikustera
joan naiz lagunekin
Harrituta geratu
piramideekin
Gameluan ibili
gara elkarrekin
Eta itzuli gara
gu Buggy batekin