Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Gorbeia Ikastola (Zigoitia)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-10
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiak:

Txinako harresia
oso luzea da
Arroza jan ostean
itzuliko gara

Errusiak ematen du
Everest tontorra
Eta bertako hotza
da oso gogorra

Marokon janaria
da oso gozoa
Adibidez kuskusa
jango dut osoa

Brasilen dago eta
jaialdi polita
Inauterietan daude
milaka artista

Bisitatuko dugu
denok Thailandia
Eta ikusi dugu
elefante handia

Etorri ginenean
denok Borneora
Eta metroz joan ginen
futbol torneora

Joan ginen ikustera
denok Polonia
Erosi genituen
hiru kolonia

Iritsi ginenean
ikustera Haway
Han ikusi genuen
animali Kawaii

Parisera joan nintzen
dorre Eiffelera
Hiriburu osoa
goitik ikustera

Probatu nuenean
Italiako pizza
Asko hobetu zuen
guztion bizitza

Siberian badaude
beti tigre asko
Lurralde oso hotza
izaten delako

Japonera joan ginen
hilabete dena
Bertako hiriburua
munduko handiena