Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Ikasbidea Ikastola IPI (Dura, Arratzua-Ubarrundia)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-16
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiak:

Gure lagunekin gaur
goaz Australiara
Eta gu hortxe bertan
geratuko gara

New Yorken dauzkagu
eraikin handiak
Eta gainera daude
gauzatxo bitxiak

Parisen ikusi dut
nik dorre Eiffela
Eta konturatu naiz
altu dagoela

Perurekin joan gara
Italia ikustera
Eta Peruk jan du han
makarroi platera

Ederrekin joan gara
guztiok gustura
Elkarrekin joan gara
gu Matxupitxura

Hegazkinez joan gara
gu New Yorkera
Eta bertan joan gara
ingelesa ikastera

Bisitatu genuen
guztiok Chamonix
Eta han eskiatzen
zegoen Asterix

Gasteizko jaiak:

Gure jaia izango da
oso harrigarria
Hori bai izango da
dibertigarria

Sumendiko barrakan
montatuko gara
Zorabiatuko gara
denok beharbada

Jaietan beti daude
jateko txurroak
Horiek beti daude
benetan gozoak

Auto txokeak daude
herriko jaietan
Lapiko atrakzioa
a tope gauetan

Plazan jartzen dituzte
gure puzgarriak
Salto ta txiribueltak
dibertigarriak

Pop-eko kontzertua
izan da polita
Oso dantzagrria
da bere musika

Gasteizeko jaietan
dago janaria
Jende asko daukagu
han gosez guztia

Kontzertuetan dago
jendea bilduta
Hantxe egoten dira
guztiak oihuka

Atrakzioetan gaude
urduri benetan
Ilusioz beteta
hango ilaretan

Musika gabe gaude
oso aspertuta
Baina dantzan gabiltza
txupitoa hartuta