Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Ikasbidea Ikastola IPI (Dura, Arratzua-Ubarrundia)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-10
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiak:

Gu beti joaten gara
askotan Bilbora
Baina beti ahazten zaigu
gure labadora

Etxean gauzak utzi
eta gosaltzera
Gu goizeko seiretan
esnatu gainera

Dutxatu eta gero
Guggenheim itzela
Baina beti ahazten zaigu
ikaslea dela

Zorte txarreko aste hau
pasa eta gero
Gu beti joaten gara
Gasteizera bero

Italiara joan gara
Fontana Trebira
Txanponak uretara
han botatzen dira

Alemaniara goaz
Municheko hirira
Gu beti joaten gara
merkatua begira

Japonian aurkitu dut
Sendaiko hiria
Eta ikusi dugu
dela oso handia

Parisen ikusi dut
nik dorre Eiffela
Eta gainera dauka
altuera itzela

Australiara joan naiz
turista bezala
Eta ikusi ditut
pila bat koala

Londresera joan naiz
Big Bena ikustera
Iruditu zitzaidan
erloju handiena

Dubaira heldu gara
petrolioa hartzera
Eta oso garesti
zegoen gainera

Hegazkina hartuta
goaz Brasilera
Estatua handia
bertan ikusten da

Maldibasera goaz
marrazoak ikusten
Gabiltza beraiekin
igeri egiten

Lagunekin joan eta
Tokyo ikusi
Bertako jatetxean
jan genuen sushi

Bertsolaritza saioetako bitxikeriak:

Peruren gailunboak
gaur dira urdinak
Bihar izango dira
seguru berdinak

Bere sabelean du
ile pila-pila
Uste dut ez duela
depilatzen ia

Araban txapelketan
bertsoa abestu
Bideoak erakutsi
ta bera agertu

Peruk bertsotan dauka
lehenengo nibela
Horregatik merezi
janztea txapela