Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Ikasbidea Ikastola IPI (Dura, Arratzua-Ubarrundia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-09
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiak:

Australiara goaz
lagunekin batera
Koral harresia ikusi
ta gero etxera

Senegalera goaz
hotel on batera
Animali itzelekin
elkar bizitzera

Oropesan badaude
Su artifizialak
Eta guretzat ere
oso espezialak

Noriara igotzeko
txanda itxaroten
Baina guretzat ez da
lekurik egoten

Kotxea hartu eta
goaz Madrilera
Gasolinarik gabe
ta buelta etxera

Kotxea hor utzita
gabiltza galduta
Parisera heldu gara
uberra hartuta

Parisko dorre eifela
da oso handia
Handik ikusten dugu
Frantzia guztia

Leher eginda gaude
guztiok ohera
Sopa gelditu eta
izan da amaiera

Berlinera joan gara
hartuz hegazkina
Eta guk bueltatzeko
dugu plan berdina

Dubaien eraikinak
dira oso altuak
Bisitatu ditugu
holako lekuak

Gran Kanarian dago
eguraldi ona
Berriz jantziko dugu
amonaren gona

Paris daukagu gure
hurrengo helmuga
Eiffel dorrea ikusteko
unea heldu da

Gure herriko jaiak:

Nire herriko jaietan
badago parranda
Kalera aterata
kristona txaranga

Probatu nuenean
lehenengo barraka
Bost minutu pasata
hasi naiz botaka

Jaietan beti daude
pila bat kontzertu
Ailegatu naiz eta
ez da inor agertu

Pena bat da iristea
azkenengo eguna
Oso triste joan da
etxera laguna