Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

BERTSO ASMAKIZUNAK

  • Izenburua: BERTSO ASMAKIZUNAK
  • Ikastetxea: Zuhaizti Ikastetxea (Donostia)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-16
  • Publikoa:

Luzea ta txikia
ahal da moldeatu
edozein kolore du
eta ahal da nahastu
haur txikiek erabiltzen
eskolan jolastu
p hizkiaz hasten da ta
zuk ezetz asmatu.

anilitsalp

Gela polit honetan
erabiltzen dugu
gauzak hor daudenean
ikusten ditugu
hobeto ikusteko
kurtinak dauzkagu
tsunamiak ikusten
ez gaude seguru.

alatigid lebra

Neurri handia duen
edifizioa
denetarik dago hor
baita ere jokoa
ume asko joaten dira
ze agobioa
janaria txarra da
eta ez da goxoa.

alokse

Animali politak
hori ez ukatu
handiak ta txikiak
zuk nahiko ikutu
leihaketa askotan
beraiek parte hartu
galopen joaten dira
zu ere ohartu.

aidlaz

Bi begi ditu sudur bat ere
ere ahal da paseatu
egun osoan korrika dabil
ezingo duzu gelditu
bere kontrakoa katua da
refugioan ahal duzu hartu
asko maitatzen baduzu bera
berak ere zu maitatu.

arrukaxt