Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

puenting

  • Izenburua: puenting
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: Dulantzi
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2026-05-12
  • Publikoa:

Zubi batera igota
ai zenbat komeri
denbora asko pasa
ta beldur gehiegi
Nire lagunak esan
botatzeko neri
zubiaren azpian
urik ez da ageri

puenting egitean
soka zintzilika
mendiko arroparekin
ni nago jantzita
behera begiratuta
ze bista polita
salto egin behar dut
begiak itxita

Atzo pentsatu nuen
ez dela horrenbeste
eta orain ikusten dut
nire soka aske
ta ni urduri nago
beste soka eske
nire hiletetara
etorri zaitezte

Eskola bukatzeko
hau da azken erronka
beldurra utzi behar
ta zubitik bota
lotu behar dugula
oso ondo soka
hortzak utziko ditut
zubiaren kontra

Gaur ikusi dut hemen
lurra parez pare
ta ikusi dut jendea
ai kaskorik gabe
ta erortzen badira
kolpe oso grabe
horrela ibiltzeko
ze nezesidade

Parkera joan ginen
beldurra ugari
baina nire lagunei
ez zaie nabari
eta Ayman botatzean
ez zegoen adi
bada ezpada deitu
anbulantziari