OPORRETAN...
Futbolera jolasten
aste santuetan
eta familiarekin
egon gabonetan
oporrak luzatzea
behar dugu benetan
bizi nahiko genuke
beti oporretan
OPORRETAN...
Ederki pasa dugu
gaur aquaparkean
gero bazkaldu dugu
taberna batean
baina osaba ez dugu
utziko pakean
tobogan handiena
probatu artean
OPORRETAN...
Udalekuetan lo
egin behar gehiago
eta ondo pasatzen
denbora igaro
zazpi egun pasatu
ta gero akabo
udalekua baino
hoberik ez dago
OPORRETAN...
Gaur joango gara gu
denok hondartzara
ya ailegatu gara
zelako zirrara
Aratzek esan digu
ordua da jada
ezkatak irtetzeko
lain bainatu gara