Behiak hori badauka bai
untxiak luze-luzeak
katuek mugitzeko gai
txikitxoak ditu ahateak
pertsonek ere badugu
jartzeko betaurrekoak
batzutan txiki-txikiak
besteak dira erraldoiak.
kairraleb
Beraiekin ondo pasa
ta denbora asko pasatzen
konfiantza asko duzue
beti prest zuri laguntzen
gaur plazan pipak jateko
ari zarete geratzen
goazen denok nire etxera
ari dela ilun jartzen.
kanugal
Esango dizudana
dago zure etxean
ez dago komunean
ezta sukaldean
ez dira pelikulak
ez dago egongelan
azkeneko pista da
badago logelan.
aeho
Batzutan bada pixkat iluna
han galdu egin zaitezke
animaliak han bizi dira
zuhaitzak egon daitezke.
aosab
Itsasoan ibiltzen diren
krustazeo txiki-txikiak
bigote luzeak ditu
eta begiak handiak.
abnag
Bi belarri oso handiak
eta tronpa oso luzea
animali handiena da
eta ahal da izan emea.
aetnafele
Ahoan dago eta
bustita joaten dan
muskulo txiki bat da
dago hortzen artean
oso gorri jartzen da
hortzak erortzean
bustita jartzen da ta
estaltzerakoan.
aniagnim
Mundu osotik dabil
bueltaka biraka
umeen gozamena
hoberik ez daka
erpinik ez du eta
borobila da ta
batzutan saskietan
bestetan bueltaka.
aiolab
Edari famatua
marroi ta gasduna
oso zaharra da eta
baina oso ezaguna.
alokakok
Festetako jantzia
da oso polita
nerea adibidez
deitzen da artista
animaliak daude
ia eman dizut pista
ere dago beste bat
eta da flautista.
aorrozom
Goizetik ateratzen da
guztiak esnatu asmoz
kukurruku kukurruku
joe esnatu nau sustoz.
Oilotegian bakarrik
han beti egoten da ta
arto asko jaten du ta
ia eman dizut pista.
arralio
Ez duzula asmatuko
buru bat aurpegi gabe
eta gorputza makil bat
esku ta hankarik gabe.
atelurip