DOINUA: KONTU BARRI BAT SUZEDIDU DA
JANTOKIKO ITSASOA
Nire ma(ha)ian ura erori da
ta paperak behar ditut
zakarrontzia irekitzean
itsaso bat aurkitzen dut
ARROPA MENDIA
Beti joaten gara dendara
nahiz eta arropa izan
eta agian bukatuko du
"Arropa" mendi gainean
ARROPA GALDUA
Galdutako arropa daukagu
gela batean gordeta
arropa dena nik hartzen badut
beteko nire maleta
MARKAKO ARROPA
Hobe duzue ez erostea
markakoa den arropa
hobe gutxiago ordaintzeko
bigarren eskuakoa topa
JATETXEETAKO SOBRAK
Jatetxeko janaria_ona dago
baina asko botatzen dugu
horregatik pentsatu behar dugu
zer jan nahi dugun seguru
MUGIKORTASUN JASANGARRIA
Ez zaitez izan inoiz alferra
eta hartu bizikleta
joan auzotik bidegorritik
eta ez galdu oreka