Gure bertso klasetan
zazpi ikasle gara
asteartetan dator
Oihane gelara
Batzutan egin behar
bertsoak grabatu
eta beti behar dugu
dena inprobisatu
Gelara sartzen gara
zelako beldurra
Oihanek ematen du
sekulako egurra
Egunero nahi dugu
tarte bat bertsotan
bestela geratuko
gara etxean lotan