DOINUA: El dolor de los dolores
Hementxe gure etxean
janaria aurrezten da
baina horko tabernan ez
bota eta bota hara
Erosten duzun guztia
aizu jan eta ez bota
bakarrik erosi orain
zuk behar duzun arropa
Gu etorri ginenean
lur planetan bizitzera
bizitzera etorri ginen
eta_ez dena zikintzera
Ez erosi koka kola
hori ez da oso ona
hobe_erosi barazkiak
eta fruta Merkadona
Guk gehiegi daukagunez
botatzen zaborretara
beste batzuk ez dute_ezer
hotz ta gose egoten dira
Hobeto da joatea
ibiltzen ikastolara
baina jende asko doa
kotxea hartuta hara