Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ATHARRATZE-GARES-BILBO

  • Izenburua: ATHARRATZE-GARES-BILBO
  • Ikastetxea: Garesko Ikastetxea (Gares)
  • Ikasgela: ETSI GABE,
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2026-03-31
  • Publikoa:
Audioa

Aurten Atharratzetik
badator Korrika
mundu guztiak dauka
petoa jantzita.

Aurtengo edizioak
bilbo du helmuga,
biziko dugu denok
gure abentura.

Euskal Herri osoan
denok tipi-tapa
nekatuta gaude ta
zelako aldapa.

Guztiok elkartzeko
ekimen polita
aukera ona da ta
hemen da Korrika.

Kilometro askotan
ikusiko gara,
ta gure_helburua da
egitea_Euskara.

Musika ere ez da
faltako seguru
lagunekin batera
dantzatuko dugu.

Lasterka egiteko
kilometro pila
izerditan badago
nire zapatila

Lekukoa pasatuz
herritik herria
eta nire lagunak
badaude begira.