Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

HIRU TXERRITXOAK IPUINA

  • Izenburua: HIRU TXERRITXOAK IPUINA
  • Ikastetxea: Aldaialde Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: Aldaialde 6.A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2026-03-23
  • Publikoa:
Audioa

DOINUA: JUANA BIXENTA

NARRATZAILEA
Ba omen ziren hiru txerritxo
etxetik joateko zain zen amatxo
AMA
baina izan kontuz otsoarekin
ba zuek jateko gogoekin
egin etxea
baina bakoitzak egin berea
ondo egina eta fuertea

NARRATZAILEA
Txerri txikiak egin zuena
lastozko etxea hor zegoena
beste txerriak egurrezkoa
hirugarrenak adreiluzkoa
zelako lana
gazteari alferraren fama
hiru txerrien zelako plana

ANAIA GAZTEENA
Otsoa dator beldurrez nago
etxean sartuta nik dut nahiago
putz eta putz etxea bota du
jadanik ez nago oso salbu
korrika_hasi naiz
egurrezko_etxera noa garaiz
apuruetan banago bai maiz

ERDIKO ANAIA
Anaia azkar, ireki_atea
otsoak nahi du eta ni jatea
OTSOA
putz eta putz egingo dut lagun
beharrezko bada gau eta_egun
kaka zaharra
egur hau bai da oso gogorra
ostikoz bota modu bakarra

OTSOA
Putz eta putz baina nik ezin
tximiniatik sartzera ekin
ANAIA GAZTEA
Aizu anaitxo jarri lapiko
otsoa tximinitik ez sartzeko
NARRATZAILEA
eta otsoa
tximinitik sartzen da osoa
ta zuzenean sutara doa

NARRATZAILEA
Azkenerako gure otsoa
ipurdia_erreta basora doa
guztiak pozik otsoa ezik
halako zortea nahi nuke nik
eta hala bazan
sar dadila Gasteizko hirian
Aldaialdeko patioko plazan