Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

HORMA IRUDIAK

  • Izenburua: HORMA IRUDIAK
  • Ikastetxea: Aldaialde Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: ALDAIALDE 5.D
  • Doinua: Hona bildots eztia
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2026-03-16
  • Publikoa:

AUZOAN HAZI HEZI BIZI
Hemen gure murala
oso koloretsua
eta polita bada
oso ospetsua

Hazi, hezi ta bizi
zuhaitza handia
bizikleta ondoan
da_oso berezia

Omenaldi soziala
badauka helburu
Alex Ander Fernandez
izan zuen buru

ESKUZ ESKU
Oso koloretsua
dibertigarria
komikia dirudi
formatu handia

Eskuz esku badoa
bai gure murala
handia ta polita
eta_oso zabala

Omenaldia_egiten
dio baratzari
eta bere kalea
da errementari

Harategi kantoitik
ikuspegi_onena
txuleta eta xerrak
saltzen dituenea

ITXAROPENAREN ARGIAN
Pertsonak, koloreak
Itxaropen argian
oso famatua da
Gasteizko hirian

Berrehun eta hogeita bost
metro karratukoa
bi mila ta_hamaikan
da sortutakoa

Itxaropen argia
oso famatua da
jende asko joaten da
murala_ikustera

DENBORAREN HARIRA
Denboraren harira
da gure murala
eta hariak josten
sortzen da oihala

Denboraren harira
koloretsua da
ta beste batzuk baino
ospetsuago bada

Denboraren harira
oso handia da
erraldoia, handia
osoa fatxada

Hiriaren azoka
zen Erdi Aroan
merkatu gisa_honetan
kokatzen den plazan

GASTEIZKO GARAIPENA
Gasteizko garaipena
da gure murala
hain polita_eta ederra
era da mundiala

Tranpa_egiten baduzu
galdu_egiten duzu
garaipena garbia
izan behar da aizu!

KONTINENTEAK
Gure horma irudia
kontinenteak dira
eta zaldi bat dauka
hormari begira

Gure horma-irudiak
badauka lorea
oso handia bai da
eguzkilorea

Gure hormairudiak
animaliak ditu
eta_oso politak dira
bai niri aditu

Gure horma-irudiak
panda hartza dauka
beltza eta zuria da
zelako aparta