Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

HORMA IRUDIAK

  • Izenburua: HORMA IRUDIAK
  • Ikastetxea: Aldaialde Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: ALDAIALDE 5.B
  • Doinua: Hona bildots eztia
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2026-03-23
  • Publikoa:

KONTINENTEAK
Gure horma irudia
da kontinenteak
haur eskola batean
kolorez beteak

Bi mila ta zortzian
sortu zen planean
zaldia ta orkatza
ikusi kalean

Hartz panda ere bada
zuria ta beltza
eta bere ondoan
hor dago orkatza

GASTEIZKO GARAIPENA
Gasteizko garaipena
da gure murala
nire_amonak esan du
ba al da mundiala

Gasteizko garaipena
Gasteizko onena
bere fatxada ba_al da
Gasteizko_ilunena

Bi mila bederatzi
urtean egin zen
eta Carlos Adevak
gogoz sortu zuen

AUZOAN HAZI HEZI BIZI
Santa Ana kantoian
dago gure murala
bi mila hamazortzian
sortu zen bezala

Auzoan hazi hezi
da gure_helburua
baina bertsoak egin
da beste kontua

Auzoan hazi hezi
da gure murala
Googlen bilatzeko
hori da mundiala

Gure hirian bada
hazi hezi bizi
izeneko murala
da oso berezi

ITXAROPEN ARGIAN
Itxaropen argian
pertson_asko daude
alaitasun, maitasun
kolore_asko ere

Bi mila ta hamaikan
sortu zen murala
oso handia da ta
baita_ere zabala

Itxaropen argian
justizia_asko dago
berdintasuna_ere bai
badago gehiago

DENBORAREN HARIRA
Bi mila ta zazpian
sortu zen murala
eta bere oihala
da oso zabala

Denboraren harira
da bere izena
eta bere fatxada
koloretsuena

Denboraren harian
kolore_asko daude
ta bere leihoetan
lore_ugari badaude

Oso koloretsua
da gure murala
eta bere fatxada
da oso zabala

Kolore deigarriak
ikusi begira
ta bere egilea
Veronica bada

Denboraren harira
oso zaharra da
ta kolorez betea
da bere fatxada

ESTRIBILOA:
Gure hirian bada
txikita kalea
bere kokalekua
Gasteizko legea

ESKUZ ESKU
Gure kalsean bada
gure_irakaslea
esan du egitea
murala artea

Eskuz esku badauzka
bi esku batera
bi fatxaden artean
musika sortzea

Bi mila eta hamarrean
sortu zen murala
ta bere koloreak
arrosa bezala

Marta da bere izena
artista batena
Julenekin batera
egiten du lana

Zapatari kalean
dago kokatua
bururik ez du baina
dauzka bi eskua