Ikasteko lekua
Allende eskola
eta egiten dugu
ere bai kirola
Pasilekua bada
benetan ederra,
estatuaren ondoan
gerrako bunkerra
Astelehenetan dago
merkatuko plaza
eta han saltzen dute
gazta eta aza
Errekaren alboan
dago Urbieta,
partidu egunetan
ikuslez beteta
Skate park-an alboan
han dago Lurgorri
ta gurekin jolasten
ahal zarete etorri
Errenterira goaz
pasata erreka,
aurrerantza jarraituz
dau Lorategieta