korrika egin, denok elkarrekin
Barrundiako neska mutilekin
Euskal Herri osoan
denok tipi-tapa
ez zaigu gustatu ezer
lehenego aldapa
korrika etortzen da
berriro herrira
jende guztia dago
begira begira
korrika egin, denok elkarrekin
Barrundiako neska mutilekin
Korrikan egiten da
kilometro pila
gastatu egingo da
gure zapatilla
Karreteran aurrera
doa furgoneta
ezin dut harrapatu
doa oso lasterka
korrika egin, denok elkarrekin
Barrundiako neska mutilekin
gauza asko esaten
megafoniatik
eta buruko minaz
bagoaz atzetik
Korrika hasi eta
kanpoan mingaina
kamisetan daukat nik
izerdi usaina
korrika egin, denok elkarrekin
Barrundiako neska mutilekin
korrika egunean
oihuka ari gara
eta hitzegiten dugu
guk beti euskara
hurrengo pertsonari
testigua pasa
korrika egiteko
hartu behar arnasa
korrika egin, denok elkarrekin
Barrundiako neska mutilekin