Gaur egingo ditugu
kilometro pila
desgastatuko zaigu
gure zapatila
jendea petoarekin
badator herrira
gure familia dago
lehiotik begira
KORRIKA EGIN
denok elkarrekin
gure herriko neska mutilekin
korrika joan gara
denok tipi-tapa
plazara iristean
igo behar aldapa
joaten gara korrika
kanpoan mingaina
kilometro bat eta
izerdi usaina
KORRIKA EGIN
denok elkarrekin
gure herriko neska mutilekin
Tipi-tapa korrika
oihuka ari gara
denok batera gaude
gora gure euskara
musika ona jartzen
doa furgoneta
musikaren ritmoan
jendea lasterka
KORRIKA EGIN
denok elkarrekin
gure herriko neska mutilekin
Denok entzuten dugu
megafoniatik
furgoneta beltzetik
bagoaz atzetik
Korrika dator hona
testigua pasa
hartu egin behar dugu
berriro arnasa
KORRIKA EGIN
denok elkarrekin
gure herriko neska mutilekin