Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

KORRIKA KOPLAK

  • Izenburua: KORRIKA KOPLAK
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5A
  • Doinua: Hamaika andre gaztek
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2026-03-10
  • Publikoa:

Egin behar ditugu
kilometro pila
horretarako behar
dugu zapatilla

korrika aurten ere
badator herrira
eta jendea dago
kaletik begira

herrian orain goaz
denok tipì-tapa
baina ailegatzean
badago aldapa

korrikan goaz denak
kanpoan mingaina
horregatik dago hemen
izerdi usaina

Tipi-tipa esan dute
megafoniatik
eta gu ohiukatzen
bagoaz atzetik

errepidean gora
doa furgoneta
eta atzetik doa
jendea lasterka

Martinak esaten du
behar dut arnasa
orduan joan eta
testigua pasa

korrika tipi-tapa
oihuka ari gara
kaleko jendeari
hitzegin euskara