Etxera joango naiz
jatera kroketa,
bederatzi jan eta
goraino beteta
Amumak egin ditu
gaur enpanadillak,
tomateaz beterik
erdi borobilak
Gernikako Saraspen
dago Donnapizza
eta oso gozoa
da bertako pizza
Gaztaz beterik dago
gure hanburgesa,
arrautzarekin ez da
jateko erreza
Mercadonara joan
ginen arren bila,
hobea da etxeko
patata tortila
Txokolate urtuaz
bete izozkia,
haginekin jatea
ez da egokia