Italiako hiriburu
polita da Erroma,
Koliseoak dauka
historia ona
Frantziara joan ginen
ikustera Paris,
Eiffel Dorrea ikusten
joango gara berriz
Ingalaterran dago
euripean London,
Big Ben-eko kanpaiak
"din-don" eta "din-don"
Estatu Batuetan
ederra da New York,
Askatasun Estatua
ezin igo inork
Txina da herrialde
oso berezia,
benetan luzea da
bere harresia
Jendez beterik dago
guretzat India
eta bertan daukagu
Taj Mahal handia