Arrisku handia dago
Hawkins-ko herrian,
portal bat ireki da
laborategian
Portal horren barrura
Will Byers igaro,
beste dimentsio bat
alderantziz dago
Demogorgon munstroak
doaz ume bila,
jendeak pentsatzen du
Will dagola hila
Beste aldera doa
Hopper polizia,
bera saiatuko da
salbatzen bizia
Eleven neskatoa
doa salbatzera
ta laborategira
berriz bueltatzera
Will eta bere amak
ezin dute hitz egin,
komunikatzen dira
letra ta argiekin