Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

KORRIKA

  • Izenburua: KORRIKA
  • Ikastetxea: Zaldupe HLHI (Ondarroa)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6. maila
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2026-02-27
  • Publikoa:

Doinua: Markosek egin eban

Zapatilak jantzita
goaz gu plazara
korrika egin eta
bultzatuz euskara
herriz herri goaz gu
ta oihu bat bada:
lekukoa hartuta
gu euskara gara!

Korrika Atharratzen
berehala hasita
martxoak hogeitabost
Ondarrun bisita
Bilbora helduko da
bidea itxita
Euskal Herri osotik
bagoaz korrika!