Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Eskolaz kexak

  • Izenburua: Eskolaz kexak
  • Ikastetxea: San Luis La Salle Ikastetxea (Bidebieta, Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5. maila
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-07
  • Publikoa:
Audioa

Janaria aldatzeko
kexaka gabiltza
beste eskola baten
emango dut hitza.

Aldatu beharko da
jangelako jana
den-dena txarra da ta
kaka dirudiena.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.

Gure irakasleak
maltzurrak datozte
etxerako lan asko
bidaltzen dituzte.

Matematikan gehio
euskeran gutxigo
irakasle artean
adostu minimo.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.

Gure patio denbora
oso motza da ta
klasera bueltatzean
berriro zarata.

Gure proposamena
oso erreza da
klaseko orduak moztu
denok pozik jada.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.

Gure beheko patioa
dago apurtuta
erortzen garenean
min hartzen dugu ta.

Baloia joaten zaigu
edota pilota
ezin dugu bilatu
oso zaila da ta.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.

Gu ta beste ikasleak
oso txarrak gare
ta gure lagunekin
gaude bare-bare.

Guretzat garrantzitsu
ondo egotean
guk eskatzen duguna
uztea pakean.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.

Ordutegi pilo bat
daukagu eskolan
mesedez kendu batzuk
aste honetan bertan.

Eskolako klaseak
asko luzatzean
eskolatik atera
bronka dago etxean.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.

Zuek beti zaudete
bronka asko botatzen
eta guri etzaigu
batere gustatzen.

Hobe da beti ere
gustura jolasten
edo beti patioan
gurekin egoten.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.

Egun batez bestera
esaten duzute
hurrengo egunean
kontrola daukate.

Utzi dezakezue
denbora gehiago
liburuan begira
hori hobeto dago.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.

Kaixo zuzendaria
ez gaude konforme
gure materialekin
gu gabiltza erne.

Egin beharko duzu
merkatu txikia
eta diruarekin
material berria.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.

Gurasoek ez dute
dantzarik egiten
ta ez dira animatzen
gurekin jolasten.

Gure proposamena
sinplea zenean
bakarrik animatu
beharko da etxean.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.

Beti ostiraletan
rollo bat daukagu
gizarte eta lengua
Jonek ematen digu

Mese ostiraletan
jarri ere soinketa
gero arratsaldean
beti marrazketa.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.

La salle San Luiseko
goiko patioa ta
gu ez gaude konforme ta
hau aldatu behar da.

Gure goiko patioan
beti min hartuta
harritxo txikitxoak
hanketan sartuta.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.

Kaixo Jone hau entzun
kexaka gabiltza
gurekin haserretu
hau ez da baldintza.

Gure tutore Jone
alda ezazue
bere genioagatik
haserre duzue.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
ikastetxeko baldintza hauekin.