Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

AZTERKETAK

  • Izenburua: AZTERKETAK
  • Ikastetxea: Haurtzaro Ikastola (Oiartzun)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Joanes Illarregi
  • Igoera data: 2026-03-09
  • Publikoa:

Gaur azterketa daukat
eta urduri nago
ikastola ta gero
bronka geroago

Hainbeste azterketa
ta denak penkatu
merezi izan zuen
gehio praktikatu

Ikastolan egin dut
txarra azterketa
lagunaren etxean
utzi dut gordeta

Nire irakasleak
deitu du etxera
bi urtez ezingo naiz
atera kalera

Etxera iristean
nolako beldurra
txankletarekin eman
didate egurra

Dena penkatu eta
gurasoen bronka
baina niri berdin zait
estresa daukat ta