Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Aratusteak

  • Izenburua: Aratusteak
  • Ikastetxea: Mundaka HLHI (Mundaka)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2026-02-20
  • Publikoa:
Audioa

Gure bihotzan beti
mundakarren jaia,
normalean herrian
dau giro alaia

Zapatu arratsaldez
eutsi tanborrari,
gure EƱaut laguna
aurten zuzendari

Lamiak aratustez
janzten dira beltzez,
kantari ta dantzari
parrandara gauez

Atorren zuzendari
Josu Castresana,
denak zuriz jantzita
abesteko plana

Denok jaten ditugu
tostada gozoak,
balkoian utzi eta
jan ditu usoak

Aratusteetara
etorri zaitezte,
baina beste zerbaitez
jantzi behar zarete