
Aspergarriak dira
gure azterketak
ta erlojua ari
da egiten tik-tak
Gure irakaslea
da oso zorrotza
ta gaurko azterketa
da zaila ta motza
Aste batean pila
azterketa daude
eta beti ikasten
aspertuta gaude
Txuletak erabiltzen
ditugu askotan
azterketa erdian
gelditzen naiz lotan
Azterketan ditugu
pila bat txuletak
ez dituzte zuzentzen
inoiz azterketak
Ez dute ondo zuzentzen
gure irakasleek
bat gehi bat hiru dela
diote beraiek