
Eskolatik irteera
zirkora joan ginen
eta lehoi txiki bat
ikusi genuen
Gure gela guztia
zirkora joan ginen
palomitak erosi
ta jan genituen
Magoak norbait moztu
zuen zerrarekin
mareatu egin zen
amona Joxefin
Trapezista erori
akrobata ere bai
zirkora joan ginenak
esan genun ai ai!!
Trapezista zirkoan
lurrera erortzen
eta jende guztia
barrezka hasi zen
Laugarren mailakoak
joan ginen zirkura
oso polita izan zen
gure abentura