
Jangelan dagoena
Zaborretik dator
Guri gustatzen zaigun
Ezer ez dago hor
Hortza bezain gogorra
Arraina seguru
Hori jatean hortzak
Puskatzen ditugu
Jangelan behartuta
guztia jatera
batzutan jaten dugu
ere bai platera
Jangelako janaria
zuk jaten baduzu
tripako min handia
agertuko zaizu
Ogiak egiten du
hegan jantokian
batzutan erortzen da
gure janarian
Ostiraletan pizza
nahi dugu bazkaldu
ez badute ekartzen
esperantza galdu