Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARA

  • Izenburua: EUSKARA
  • Ikastetxea: J. A. Muñagorri Eskola (Berastegi)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Joanes Illarregi
  • Igoera data: 2026-03-09
  • Publikoa:

Euskara galtzen ai da
hori dala pena
hizkuntza ez galtzeko
deu itxaropena

Ederra izango zen
euskaraz itea
ulertu ezazue
euskaldunak gea

Euskal Herrin euskaraz
hitz egin behar da
euskara galtzen bada
nola irten plazara

Lan eta bizi euskaraz
egin behar dala
euskara polita da
erdera ez bezala

Euskara beti izan da
gure ama hizkuntza
hizkuntza ez galtzeko
behar deu laguntza

Denon ardura baita
euskara zaintzea
Euskal Herriko altxorra
pena da galtzea