Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Futbola

  • Izenburua: Futbola
  • Ikastetxea: Orixe Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-31
  • Publikoa:

Futboleko partidoan
propia bat nik sartu nuen
Gainera sartu eta gero
ni kabreatu egin nintzen

Eta besteak gainera
neri oihukatu zidaten
Entrenatzailea haserretu
ta partidotik joan zen

Golazo bat sartu nuen
atez-atekoa gainera
Eta ospatzeagatik
bota ninduten kalera

Ta orduan ni joan nintzen
koka-kola bat hartzera
ta partido hori beti
etorriko zait gogora

Ligako golik onenak
izan dira eskuadratik
horietatik gehienak
sartu ditu gure Messik

Messiren golik onena
izan zan falta batetik
sartu zuen eskuadratik
25 metrotatik

Ligako talde onenak
dira Reala eta Atletik
Barsa eta Real Madrid
doaz beraien atzetik

Ligako onenak dira
Messi Suarez eta Juanmi
errealean badago
kapitan Ilarramendi

Multikirolan futbola
jokatzen dugu guk baina
irabazten dugunean
pozik jartzen alajaina.

Partidoak galdu eta
triste jartzen garela gu
mina hartzen dugunean
arbitroa etortzen zaigu.

Gol bat sartzen dugunean
asko ospatzen dugu guk
arbitroak txartel horiak
atera dizkigu batzuk.

Anoetara joaten gara
Erreala ikustera
eta ere gozatzera
baita ere animatzera.

Arbitroak penaltia
pitatu du orain eta
jokalaria korrika
atera da aldatuta.

Jokalariak falta egin du
beste taldeko bateri
eta jokalari hori
izan bazen aurrelari.

Norbaitek gola sartzean
grada hasten da oihuka
beti da grada berdina
hasten dena garrasika.

Zelaia oso polita
ikusten da kanpotikan
baina beti da berdina
sartzen zarenean barruan.

Munduan dauden taldeak
oso onak dira denak
baina Barça hoberena
esaten dute gehienak.

City eta Chelsea dira
Inglaterrako onenak
baina Alemanian dira
Dormund ta Bayer taldeak.

Barçako jokalariak
dira denak oso onak
Messi da aurrelaria
eta sartzen ditu golak.

Errealeko onena da
Willian Jose ze pertsona
eta Sandro da munduko
jokalaririk onena.

Epaileak arraroak
beti gauza berdinetan
jokalariak falta ta
linierrak ezetz esan.

Txanpionseko partidoan
egon da kriston borroka
ta epaileak esan du
ez aritzeko saltoka.

Derbi euskaldun batean
errealzaleak pozik
harmailetan ere daude
Alabesekoak zutik.

Errealak gola sartu
Bartzelona taldeari
epaileak ikusi du
eta ez dela ageri.