Kanpezuko gaiztoa
deitzen da Toribio
errekara botatzen
esango adio
Herri inauteriak
gainean ditugu
lurra esnatzen ongi
pasatuko dugu
Arabako erdian
dago Zalduondo
hara joan garenean
pasa dugu ondo
Herri inauteriak
gainean ditugu
lurra esnatzen ongi
pasatuko dugu
Kuartangon han bizi da
Arrianoko atsoa
eta hark egiten du
ardo oso goxoa
Herri inauteriak
gainean ditugu
lurra esnatzen ongi
pasatuko dugu
Inauterietan hemen
dago Asparrena
ta Dulantzitik hara
hartu dugu trena
Herri inauteriak
gainean ditugu
lurra esnatzen ongi
pasatuko dugu
Salcedoko herrian
dago Porretero
Teilatuan putreek
jango dute gero
Herri inauteriak
gainean ditugu
lurra esnatzen ongi
pasatuko dugu