Doinua: Lardero barrundian
LASTOZKO GIZONA
Aratz azpian dago
hortxe Asparrena
hara joateko beti
hartu behar da trena
sutan erreko dugu
Lastozko gizona
eta gero jango da
txokolate ona
MARKITOS
Herri polit askoa
dugu Zalduondo
prest inauterietan
pasatzeko ondo
sutan frijitu behar da
gauean Markitos
hori dena egiteko
nago oso gogoz
PORRETERO
Araba hegoaldean
dagukagu Salcedo
Otsailean normalki
ez du egiten bero
hor daukagu presente
beti porretero
Putreek teilatuan
jango dute gero
TORIBIO
Mendi aldean dago
urruti Kanpezu
Gurekin etorrita
ospa dezakezu
hango herrian badago
beti Toribio
gaua heltzen denean
errekan adio