Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

SANTA AGEDA KOPLAK

  • Izenburua: SANTA AGEDA KOPLAK
  • Ikastetxea: Berriatua HLHI (Berriatua)
  • Ikasgela: LH 3. zikloa
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2026-01-27
  • Publikoa:

Santa ageda bezperan gatoz
kalean zehar kantatzen
gure herriko jaiak ospatu
ta gure lurra esnatzen.

Lurra esnatzen hasi gara gaur
kantari makilarekin
hurrengo asteko zapatuan be
jantzita mozorroekin.

Gaurko egunez koplak kantatzen
ohitura da eskatzea
eta horrela eskatzen dugu
guri oporrak luzatzea.

Eskatzen hasi gara ta hemen
klase ta lan asko dago
proposamen bat eskatzen gatoz
bertso ta jolas gehiago.

Gure eskolako baratzean
gauza arraro xamarrak
azaren partez donutsak jarri
guretzat ez dira txarrak.

Umore onez goaz kantari
eskolatik etxeetara
eta jai giro honekin denok
pozik ibiliko gara.