Giza eskubideak
gainetik igaro
pobrezia matxismo
ezin da gehiago
giza duintasuna
defendatzen nago
eskubiderik gabe
bakerik ez dago
Nork egiten du gerra
ta zegatik galde
dirua petrolio
ta lurra debalde
etor zaitez gurekin
gu bakean gaude
gerra gabeko mundu
hobe baten alde
zer egin behar dugu
gudak amaitzeko
plater denetan jana
nahiko egoteko
haurrak askatasunez
nonahi jolasteko
berdintasuna behar
dugu bizitzeko
Ingurura ipintzen
gure begirada
maitasun besoetan
denok besarkada
giza eskubideei
emanaz bultzada
bakea egunero
eraiki behar da