Santa Ageda Ageda
bihar da Santa Ageda
bihar da Santa Ageda eta
gaur haren bezpera gaua.
6.Bkaok gara
kantuz zuzendaritzara
ohitura denez eskean gatoz
beste urte batez hara
guk ez dugu ikusiko
mendi handi bat betiko
batxillerretik irtetzerako
ez dira obrak hasiko
Santa Ageda Ageda
bihar da Santa Ageda
bihar da Santa Ageda eta
gaur haren bezpera gaua.
eskatzea ez da traba
lehen gu ados jarri gara
mate bi orduz jarraian dugu
ordu batez nahikoa da
orain bagoaz gelara
mate ikasi behar da
koadernoetan kopiak egiten
asko nekatuko gara
Santa Ageda Ageda
bihar da Santa Ageda
bihar da Santa Ageda eta
gaur haren bezpera gaua.