OIentzero zer moduz
ipini txapela
ziur nago zaudela
kandela bezela
zikindu duzu asko
ta jarri mantela
Ziur urtea ondo
Bukatuko dela
Kaixo familiakoak
eta aspaldiko
elkarrekin bagaude
orain ta betiko
txanpan ta txokolate
egin meneito
Hurrengo urterarte
Ez gara ikusiko
Eskola bukatu da
ta ya dugu plana
gabonak heldu dira
eta ez dugu lana
eskola bukatu da
daukagu pijama
Eskerrik asko eta
Muxu handi bana
Gabonetako oporrak
familia ikustera
gure lagunekin ba
goaz jolastera
familian jango dugu
mahatsak batera
Gorde tristura eta
Maitasuna atera
Oporrak hartu eta
berriro ikasi
inguruneko froga
gainditzea merezi
gabonak guztientzat
direla berezi
eta urte berria
gogoekin hasi