Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GABONETAKO BERTSOAK

  • Izenburua: GABONETAKO BERTSOAK
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2025-12-16
  • Publikoa:

Amonaren etxera
goaz bazkaltzera
batera irtengo gara
guztiok batera
urte zaharrerako
hau da esaera:
Gorde tristura eta
maitasuna atera

Neguan gaude eta
hau ez betiko
pozik gaude familian
salto eta brinko
etorri jolastera
neska ta mutiko
Hurrengo urterarte
ez gara ikusiko

Oporretan ez dugu
kenduko pijama
eta ez dugu egingo
eskolako lana
aitona eta amona
aita eta ama
Eskerrik asko eta
muxu handi bana

Gabonak guretzako
da oso berezi
bertsoen lehiaketan
ez dugu irabazi
orduan behar dugu
gehiago ikasi
eta urte berria
gogoekin hasi

Olentzerok badauka
buruan txapela
eta guk prest daukagu
jartzeko mantela
amonak prestatu du
guretzat pastela
Ziur urtea ondo
bukatuko dela