Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARAREN EGUNA

  • Izenburua: EUSKARAREN EGUNA
  • Ikastetxea: Zaldupe HLHI (Ondarroa)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6. maila
  • Doinua: Hemen gezurra nagusi
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2025-11-28
  • Publikoa:
Audioa

Herri hau da euskalduna
herri hau da euskalduna
horixe da nahi duguna,
abenduaren hirua
da euskararen eguna
herri hau da euskalduna
da euskararen eguna.

Euskaldun guztiak gora!
euskaldun guztiak gora!
euskara da gure moda,
ez badugu erabiltzen
laster galdu egingo da.
laster galdu egingo da,
Euskaldun guztiak gora!

Euskal Herria euskaldun
Euskal Herria euskaldun
guk euskaraz egin lagun,
euskara da guztiona
beraz erabil dezagun.
Euskal Herria euskaldun
beraz erabil dezagun.

Euskara ez dago salgai
Euskara ez dago salgai
guk euskarari beti bai
euskaraz bizi nahi dugu
guztiok pozik ta alaia
euskara ez dago salgai
guztiok pozik ta alai!

Jai egiteko gogoa
jai egiteko gogoa
erdalduna oztopoa
tanborrada egiten da
euskararen aldekoa
jai egiteko gogoa
euskararen aldekoa.

Guk berba egin ezkero
guk berba egin ezkero
euskara da bero-bero
ta euskararen eguna
izan behar da egunero
guk berba egin ezkero
izan behar da egunero.