Euskara eguna baita
abestia ikasita
guk bultzatu behar dugu
ikastolatik hasita.
Nahi dugu euskaraz hitz egin
ta zuk ere egin berdin
ikastolan ta kalean
beti denok elkarrekin.
Euskaraz bizi nahi dugu
hitz egiteko seguru
Euskaraz bizitzea da
Euskal Herrian helburu.
Abenduaren hiruan
Euskara dugu buruan
Frantzesa ta gaztelera
guk kentzeko helburuan.
Euskal Herrian euskaraz
guztiok batera jolas
Etorkizun euskaldun bat
eraikitzera bagoaz.