Zuhaitza jarri dugu
gure lagunekin
eta ondo pasatuz
barre asko egin.
Arbolan jartzen dira
bolak eta argiak
dekoratzen ditugu
inguru guztiak.
Furra furra fandangua
bertsotan alaitzen dugu
gabon ta negua
Neguan gaude eta
egon familiekin
opariak zabaldu
denok elkarrekin.
Neguko oporretan
gure Olentzero
opariekin dator
urtero-urtero.
Furra furra fandangua
bertsotan alaitzen dugu
gabon ta negua
Sua piztuko dugu
denok berotzeko
beste urte berri bat
pozik ospatzeko.
Mendietan elurra
umeak jolasten
jendea elurrezko
panpinak egiten.
Furra furra fandangua
bertsotan alaitzen dugu
gabon ta negua
Mahai jokuak jolasten
gaude etxekoekin
eta ondo pasatzen
gure lagunekin.
Janari gustukoak:
guretzat turroia,
okela eta arraina,
Erregeen roskoia.
Furra furra fandangua
bertsotan alaitzen dugu
gabon ta negua