Azaroak hogeita
bostean kalera
egun berezi hontan
badugu aukera
protesta egiteko
guztiok batera
GOAZEN EMAKUMEOK
AURRE EGITERA!
Ez da_egokia gizon
askoren jarrera
urte askotan zehar
beldurra sartzera
ez dugu_emango pausu
bat ere atzera
GOAZEN EMAKUMEOK
AURRE EGITERA!
Zelan sentitzen zaren
goazen pentsatzera
ondoko lagunari
eginez galdera
nonor txarto badago
laguntza ematera
GOAZEN EMAKUMEOK
AURRE EGITERA!
Mundu askoz hobe bat
danok amestera
emakume ta gizon
guztiok parera
bitartean etorri
zu borrokatzera
GOAZEN EMAKUMEOK
AURRE EGITERA!