Euskal Herrian gaude
pilo bat euskaldun
euskaraz hitz egiten
gu gau eta egun
baina behar ditugu
beste_hainbeste lagun
gure hizkuntza denez
indartu dezagun.
Euskaraz hitz egiten
euskaldun jatorra
eta hori galtzea
litzake gogorra
ikurrina da herri
hontako ikurra
eta euskara dugu
guztion altxorra.
Jolastuz zein dantzatuz,
bertsoak kantatuz
euskaraz bizitzeko
aukerak topatuz
joango gara gure
hizkuntza altxatuz
gaur eta egunero
euskaraz mintzatuz.