Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EGUN BERDEA

  • Izenburua: EGUN BERDEA
  • Ikastetxea: Lekeitio HLHI (Lekeitio)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6.maila
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2025-11-11
  • Publikoa:
Audioa

Kaixo guztioi gaur
da egun berdea
sortu nahi dugulako
planeta hobea.

Autoa beharrean
hobe bizikleta
kerik ez du botatzen
garbia da eta.

Kontsumitu behar da
gauza gutxiago
beraz berrerabili
behar da gehiago.

Sortzen dugun zaborra
ez bota lurrera
zaborrontzietara
ta birziklatzera.

Zero kilometroko
elikagaiekin
gozatu behar dugu
denok elkarrekin.

Guztion ardura da
zaintzea planeta
gure bizi tokia
izango da eta.